NORBERAREN PORTFOLIOA
(PORTFOLIOA)

 Ikastaro honetan bisitariak sar daitezke

Hizkuntzen Portfolio Europarra hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta laguntzeko egina dago. Bere xedea hauxe da: hizkuntzaren bat ikasten ari den horri laguntzea ikasketa hori hobetzen eta ongi bideratzen, bai ikastaroren bat egiten ari bada eta bai bakarka ikasten ari bada ere. Era berean, hizkuntzez eta kulturez dituzun ezagutzak besteri erakusteko balioko dizu. Eskolan zein eskola kanpoan ahal da erabili.

Norberak Portfolioren jabea da eta bertan hizkuntza esperientziak zein ezagutzak jasotzen dira.

Hizkuntzen Porfolio Europarrak hiru zati ditu: Hizkuntzen Pasaportea,
Hizkuntza-Biografia eta Dosierra.

1.- Hizkuntzen pasaportea
Hizkuntzetan izaten diren esperientziak eta trebetasunak jasotzeko bilduma laburra da, aldian-aldian eguneratu beharrekoa. Zure ziurtagiri eta diplomen berri jaso dezakezu bertan, baita autoebaluazioa egin ere.
2.- Hizkuntza-biografia
Hizkuntza ikasten egin den ibilbidearen erregistroa du. Helburuak zehazten lagunduko du, eta izan diren hizkuntza-esperientziez eta kulturarteko esperientziez gogoeta egiten.
3.- Dosierra
Ziurtagiriak eta diplomak, edota norberak egindako lanen aukeraketa bil daitezke hemen, hizkuntza-trebetasunak eta esperientziak erakusteko.

Ikastaro honetan bisitariak sar daitezke