ELOS Memoria
(ELOS memoria)

             

 

                            

 

 

 

 

 

 

              

MEMORIA 2010-11

 

 

 

 

 

 

Aurretiko oharra

 

Memoria honekin beste dokumentu batzuk ere badaude, ikastetxe bakoitzak egokitzat jo  izan dituenak,  haren lana agerian jartzeko, eta eginiko  gastuen  justifikazioa   (irailerako)

 

Nota previa:

 

Junto con esta memoria ,los centros pueden adjuntar otros documentos que  han tenido a bien considerar como necesarios para ilustrar su trabajo, así como la justificación de los gastos realizados  que se llevará a cabo en septiembre.




 

2010-2011

Antigua-Luberri BHI

 

Ikasturte honetako hasierako helburuak / Objetivos  a comienzo de curso

 

 

·         08-10 Comenius aldeanitza proiektua:

-Proiektuaren azken txostena burutu on line.

-“European Shared Treasure” europar plataforman sartu proiektuan burututako ekintza eta produktu guztiak.

-Udaletxeko diru laguntza: Proiektua eta memoria burutu dirulaguntza eskatzeko.

 

·         Comenius Hizkuntza Laguntzailearen harrera kudeatu:

-Etorri aurreko harremanak kudeatu.

-Alojamendua aurkitu eta kudeatu.

-OAPEE Agentziarekin betebeharrak kudeatu.

-Harrera kudeatu: lagundu iristen den momentutik,  instalatzen alojamenduan, hirian, ikastetxean, bere sozializazioan, gaztelerazko klaseak Hizkuntza Eskolan.

-Adostu berarekin lan plangintza.

-Bere egin beharrak kudeatu.

-Bere alemanezko klaseak kudeatu: Lehenengo Batxiler eleanitzean ordubete astean bi taldetan, 4 DBH (talde bat)  eta 3 DBH (2 talde).

 

·         Irakasleen ingeleseko klaseak kudeatu:

-Irakaslea aurkitu, ordutegia antolatu eta koordinatu.Hiru talde maila desberdinetakoak osatu dira, 24 irakasle denetara. Klase hauek Abendura arte izango dira

- Irakasleen Formakuntzarako proiektua burutu Urtarriletik aurrera ingeleseko klaseetarako diru laguntza lortzeko.

 

·         “Europar eta Nazioarteko ikasketak” aukerako irakasgai berria, ingelesez,  Lehenengo Batxiler eleanitzean martxan jarri.

 

·         “ELOS portfolioa” dokumentua, europar konpetentzien inguruan:

-Elos proiektuaren fase berriari dagozkion standard indikadoreen azken bertsioa kontutan hartuta dokumentua egokitu euskaraz eta ingelesez.  

-Dokumentuaren aplikazioa martxan jarri Batxiler eleanitzean.

 

·         10-12 Comenius proiektua Kurt-Tucholsky-Gesamtschule ikastetxe alemaniarrarekin:

-Proiektua kudeatu eta koordinatu gure ikastetxea bait da koordinatzailea.

-Alemaniako ordezkariarekin harremanak kudeatu.

-OAPEE Agentziarekin betebeharrak kudeatu: kontratu finantzieroa etabar.

-Proiektua Lehen Batxiler eleanitzean martxan jarri.  Batzordeko asteroko bileran adostu, zehaztu eta kudeatu ekintza eta betebeharrak.

-Urriko bi irakasle alemaniarren bisita antolatu eta kudeatu: Bisitaren helburua: proiektuko ekintzak adostea eta zehaztea, Bisita zuzendu eta bi irakasleak atenditu Urriak 21tik 24ra.

-Trukaketak kudeatu: Otsailean 25 ikasle bi irakasleekin 10 egunerako etorriko dira eta Ekainean hemengo 25 ikasle joango dira Alemaniara hango ikastetxera.

 

·         “Wilosn’ Hospital” ikastetxe irlandarrarekin ikasle trukaketa kudeatu: Aurreko Comenius proiektuko Irlandako ikastetxearekin ikasle trukaketa bat burutu.

·         Eleanitza proiektuak garatu:

-Batxilerrekoa ingeleseko eleanitza proiektua.

-DBH lehen eta bigarren zikloko frantseseko proiektua.

 

·         Amerikar eta frantses bekadun laguntzaileen lana kudeatu.

 

·         Berlineko bidaia kudeatu:  Bigarren Batxilerreko Arte eta Eleanitzeko ikasleekin

 

·         Eskola orduetan eta ikastetxeko ekitaldietan europar dimentsioa garatu: Europar txapelketetan parte hartu:

Juvenes Translatores” europar itzulpen txapelketa.

Springday for Europe”: europar erakunde honetan proposatzen dituzten ekintzak bideratu eta txapelketetan saiatu parte hartzen.

“Big Chalenge” Ingelesari buruzko txapelketan parte hartu.

-Ipuin lehiaketa eleanitza:euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

-Ikastetxean antolatzen den Gabon kanta lehiaketa eleanitza.

 

·         ELOS bileretara joan: bileretan parte hartu eta hartzen diren erabakiak eta betebeharrak bete. Adibidez, bost ikastetxeetako proiektuari buruzko ikasleen bilera bat antolatu.

 

·         Ikasturte bukaerako memoriak eta txostenak: estamentu guztietara.

 

·         Proiektuaren zabalkuntza: ikastetxeko web gunean eta  komunikabideetara.

 

·         DATORREN IKASTURTEKO EKIMENAK MARTXAN JARRI:

- Comenius esklola elkartea  Alemaniako ikastetxearekin bigarren urteko proiektua.

-Comenius banakako ikasleen mugikortasun programa: MAC

-Gdanks Poloniako ikastetxearekin:  joan den ikasturtean trukaketa burutu genuen ikastetxearekin harremanak beste proiektu bat prestatzeko datorren ikasturterako.

-Aurreko Comenius europar beste kideekin harremanak beste proiektu edo trukaketetarako, batez ere Irlandako eta Frantziako ikastetxeekin.

-Comenius Hizkuntza laguntzailea.  

-Harremanak Europako beste ikastetxeekin proiektu desberdinetarako.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IKASTETXEAREN

IZENA

 

Egindakoa /Lo que hemos hecho

 

Hiru irakaslez osatutako batzorde bat bildu da astero ELOS proiektuaren baitan dauden ekimen desberdinak koordinatzeko eta bideratzeko.Irakasleak: Eva Insausti (koordinatzailea), Xabier Alberdi eta Pili Ibañez.

 

 

Lehenik eta behin, esan beharra dago ikasturte hasieran finkatutako helburuak eta egitasmoa guztiz bete direla.

·         08-10 Comenius aldeanitza proiektua isteko geratzen zena burutu: azken txostena on line, European treasure plataforman ekintzak eta produktuak sartu, Udaletxeko eskaera diru laguntzarako.

 

·         Comenius Hizkuntza laguntzaile poloniarra:

 Magdalena Kostera, poloniarra eta alemanezko irakaslea, izan da hizkuntza laguntzailea. Urrian hasieran iritsi zen eta Ekainak 5arte arte egon da ikastetxean. Kontutan hartuta eskaerarako burutu zen proiektua eta berarekin adostuta ondoren azaltzen da ikasturtean zehar burutu duena:

-ALEMANEZKO KLASEAK: Alemaniako ikastetxearekin  Comenius proiektua burutzen ari diren Lehen Batxiler eleanitzeko ikasleei, astean behin eman die klasea,  bi taldetan banatuta. -Eskolaz kanpoko alemanezko klaseak: 4 DBHen asteazken arratsaldean,  ordu eta erdi  eta 3 DBHen bi talde osatu dira astelehenean eta ostiralean, ordu eta erdi ere.

-Bere herrialdeari eta hango kulturari buruzko aurkezpenak eman ditu kurtso guztietan urtean zehar.

-Hizkuntza eta Kultura poloniarrari  buruzko tailerra lehen zikloan: hau eguardian, bazkaldu ondoren geratzen den 50 minutuko tartean egin da, astean behin. Talde bat osatu da.

-Europar proiektuen kudeaketan lagunduko die irakasleei, batez ere Alemaniako ikastetxearekin batera burutzen ari den Comenius proiektuan.

-Hainbat proiektu eta ikastetxeko ekitaldietan parte hartu du.

-Heziketa Bereziko irakasleei lagunduko die ikasleekin.

-IKTeen kudeaketan lagundu die irakasleei.

Ikastetxean antolatzen diren ekintza osagarrietan parte hartu du. 

 OPAPEE agentziara eta Hezkuntza Sailera bidali den memoria garatuan azaltzen dira xehetasun guztiak.

 

Comenius Proiektua: Kurt-Tucholsky Gesamtchule ikastetxearekin batera gauzatu da proiektua. OAPEE eta Hezkuntza Sailera bidali da Erdiko txostena. Ekintzak eta azken produktuak  “EuroepanShared Treasure” europar data basean eta twinspace etwinning plataforman daude sartuta.  

Twinspace original adress:

http://new-twinspace.etwinning.net/web/p39516/home

Twinspace  public adress:

http://new-twinspace.etwinning.net/web/p39516

 

AZKEN PRODUKTUAK:

interactive guide

http://sustainabilitym-d.wikispaces.com/

decalogue

http://issuu.com/xalberdi/docs/ourdecalogue

 

Responsible Consumption Blog:

http://responsibleconsumptionindonostia.blogspot.com/

 

 

·         “Europar eta Nazioarteko ikasketak”.Aurtengo ikasturtean Batxiler eleanitzean ezarri den hautazko irakasgai berria:Ingelesez ematen da. Edukiez gain,   irakasgai honetan garatu dira:  garapen iraunkorrari buruzko Comenius proiektua, “Ikaslearen ELOS portfolioa” ,  Alemanezko klaseak ere irakasgai honetan txertatu dira.

 

·         Wilson’s hospital” ikastetxe irlandarrarekin ikasle trukaketa: Martxoaren bukaeran Lehenengo Batxiler eleanitzeko 18 ikasle gehi bi irakasle 6 egun igaro dituzte Wilson's Hospital ikastetxean eta hangoak hemen egon dira Maiatzak 20tik 25era, baita ere 18 ikasle gehi bi irakasle irlandar.

Ikasleek  familien etxeetan egon dira.

Helburua linguistikoa eta kulturala izan da, ingelesa praktikatu eta hango kultura eta bizimodua ezagutzea eta geurea ezagutaraztea, alegia.

Irlandan burututako jarduerak:  elkarren arteko lan kulturalak, Dublinen egun osoko irteera, ekintza sozialak. Hemengoei  dagokienez: : saio desberdinak Euskal hizkuntza eta kulturari buruz, euskal historia eta arteari buruz, elkarren arteko lan kulturalak, Gernika eta Bilbora egun osoko irteera, euskal kirol tradizionalak, hiriko tourra, ekintza sozialak.

Esperientziari buruzko bideo bat burutu da.

·         Bi kasuetan esperientzia oso aberasgarria izan da eta haiek  emandako harrera oso ona.  Irakasleak aprobetxatu ditugu bisitak harremanak sendotzeko eta datorren urterako eta etorkizunerako elkarren arteko proiektuei buruz  arduradunekin hitzegiteko.

 

Europar eta nazioarteko dimentsioa:

-Urtean zehar europar konpetentzia garatu da eskola orduetan eta ikastetxeko ekitaldietan.Hainbat proiektu eta jarduera garatu dira gehienak ingeles irakasgaian eta IKTak erabiliz.

-Europar txapelketetan parte hatzea:

“Juvenes Translatores” Ikastetxeak Europar Komisioak antolatutako europar txapelketan parte hartu zuen Azaroan. Bigarren Batxilerreko sei ikasle parte hartu zuten eta horietatik Julia Otaño eta Mireia Uranga lehenengo 6ren artean 

geratu dira estatu mailan.

“Big Challenge”: Longman argitaletxeak Europa mailan antolatutako ingelesa hizkuntza eta kulturari buruzko txapelketa. Emaitza onak lortu dira bai Erkidego mailan eta baita Estatu mailan. Honako hauek izan dira gure ikasleetatik Erkidegoan lortu dituzten postu onenak: Lehen Kurtsoan: bigarrena, Bigarren Kurtsoan: lehena. Hirugarren kurtsoan: lehena eta bigarrena. Laugarren kurtsoan: lehena eta bigarrena. Argitaletxeak berak sari batzuk eman ditu eta ikastetxeak ere kurtso bakoitzeko irabazleei sari bereziak banatu die.

“Comenius week”: web orrialdetik proposatutako zenbait ekintza. Link honetan aurki daitezke: http://antigualuberricomenius.blogspot.com/

-Ipuin lehiaketaeleanitza bigarren edizioa gauzatu da ikastetxeko liburutegitik antolatua. Parte hartzea oparoa izan da eta antolatzaileen esanetan ipuinen maila bikaina. Liburuxka bat osatu da ipuin sarituekin.

 

-“World Café” Europa egunaren inguruan ELOS Basque Country ikastetxeetako ikasle jarduera kolektibo bat antolatu zen Maiatzak 5ean.Horretarako “Europa ikasketa eremu bezala” gaiari helduz galdetegi bat prestatu genuen.Koordinatzaileak ikastetxe bakoitzeko 4 ikaslekin elkartu ginen Gasteizko Hezkuntza Sailan. World Café dinamika erabili zen. 4 mahaitan banatuta 15 minutuz galderak erantzun zituzten hurrengo mahaira pasatuz hurrenez hurren haien esperientziak trukatuz.Ondorioekin Power Point bat burutu zen.

 

-Bidaia Berlinera: Lehenengo eta bigarren Batxilerreko ikasleak burutu dute. Ekimen hau Arte eta historia mintegitik antolatu da eta helburuak izan dira artea eta historia museoetan lantzea eta hiria ezagutzea.

 

·         Irakasleen Ingeleseko klaseak: ELOS proiekturako emandako diru laguntzatik ingeleseko klaseak ikastetxeko irakasleentzat antolatu ahal izan dira. Amanda Mackay irlandar irakaslea eman ditu klaseak hiru taldetan banatuta, hiru maila desberdinetan, ordu terdi astean behin. Mailak: beginners, lower intermediate eta upper intermediate. Mintza praktika izan da gehien bat landu dena. Hogeitabost irakasle hasi ziren eta bukaerako hogeira jaitsi zen kopurua. Parte hartu dutenen esanetan oso esperientzi onuragarria izan da. Ikusita izan zuen arrakasta Hezkuntza Sailetik irakaslegoaren prestakuntza proiektuetarako antolatzen den deialdira aurkeztu zen eskaera proiektua baina ez zuten onartu presupuesto kontuengatik.

ELOS txostenerako burutuko den memoria hedatuan sartuko da maila bakoitzean edukien txosten bat.  

·         Comenius hizkuntza laguntzailearen harrerako: proiektua burutu da eskaerarako eta onartua ere izan da. Alemaniar bat etorriko da Irailetik Martxora arte.

 

·